Tag: Xau Aretxabaleta Haizea taberna kontzertua

  • Kontzertuak: Aretxabaleta 2008/05/30

    Maitzeko azken ostiralean Aretxabaletara abiatu ginen, orain arte hurrutien jo dugun kontzertua emateko.
    Xau-ren baliabideen bildumak, geroz ta bolumen handiago hartzen hasten delez, furgoneta bat alokatu behar izan genuen trasteak eramateko eta aitortu behar da nahiko erosoa izan zela gure kotxe txikitxoetan traste guztiekin tetris-era jolastu behar ez izatea.
    Kontzertua Haizea tabernan zen. Taberna honetan asteburuetan kontzertuak antolatzen dituzte eta bertan eszenatoki (pixka bat estua) eta ekipoa dago.
    Tabernan deskargatzen geundela, kartel haundi baten ondotik pasatu ginen, eta halako batean norbaitek zerbait esan zuen kartelari buruz… eta fijatu ginenean… ei!! geu gera!! ๐Ÿ˜€ Lehen aldia zen Xau-ren izena kartel hain handi batean agertzen zela…

    Kontzertua jo genuen.


    Gehiago barik…

    Kontzertu honen ondoren, hemendik aurrera, kontzertuek sortzen dizkiguten gastu zuzenetarako atera behar dugula erabaki genuen.

    Xau taldea hare garaua abestia jotzen