Kontzertuak: Leize Gorria 2008/01/26

Written by

in

Gure blogari aktibitate pixka bat gehiago ematearren pentsatu dugu gure kontzertuen txosten txikiak egingo dizkizuegula, eta hemen doa lehen txostena, 2008-ko urtarrilean Donostiko Leize Gorria tabernan eman genuena.
Kontzertu hau gure lehen kontzertua izan zen Xau bezala eta ondorioz pixka bat urduri egon ginen denok.
Tokia oso ondo dago, Donostiko bihotzean kontxatik metro gutxitara. Taberna, goikaldean txikia eta xumea ematen du, baina benetako giroa azpiko pisuan iskutatuta dago, izan ere taberna honetako musika ekintzak gehien bat azpiko pisuan egiten dira. Gure kontzertua larunbat batean izan zen baina astean zehar, ia egunero jam session irekiak eta kontzertuak antolatzen dituzte.
Teknika aldetik oso ondo egon zen. Tabernan bertan behar den guztia daukate dagoeneko, beraz eskuak poltsikoetan eramanda joan zaitezke kontzertua ematera. Ahots ekipo nahiko dexentea, mikroak, kitarra eta baxurako anpliak, bateria, … eta eskatu ezkero, behar izan dezakezun beste edozer ere aurkitu daiteke… kitarra ezberdinak, baxuak, teklatuak, kontrabaxu bat (bai bai.. kontrabaxu bat ere…) …
Hala ere, gure kasuan, gure gauza “intimoenak” eraman gehituen: kitarrak, baxua, josebaren kitarraren anplia, Gontxasen efektuen pedalera, teklatua eta bateriarako kaja, platoak eta bonboko pedala.
Tabernakoak nahiko adituak dira musika kontuetan eta asko lagundu ziguten dena jartzen eta aholkuak ematen.

Kontzertua nahiko ondo atara zen gure lehen kontzertua zela kontutan hartuta. Jende kopurua egokia zen, ez gehiegi ez gutxiegi (guztira 50 bat?), giro aproposa sortzeko bezalakoa.
Jendeak nahiko erantzun zuen eta giro nahiko sortzea lortu genuen. Egia da ere, horietako askok gure ezagunak zirela, baina hala ere beste hainbatek ez zuen inolako erlaziorik taldeko inorekin.
Giro horren lekukoetako bat, gure lagun Soraya izan zen, momentua hurrengo argazkiaren bidez plasmatu zuena.


Kontzertu dexentea, etxean bertan, etxeko jendearekin…