Apirilak 26-an Zarautz aldera joan ginen, bertako “Putzuzulo” gaztetxean jotzera.
Bertara heldu ginenean berehala Tantras eta Klakson rock taldekoekin aurkitu ginen eta martxan jarri ginen.
Tokia oso ondo zegoen… kontzerturako aretoa nahiko handia zen eta eszenatokia ere nahiko erosoa. Hala ere Julen-ek eta beste taldeetako bateriajoleek bateriarentzako tarima bat montatzea erabaki zuten. Traste guztiak jarri eta soinua frogatu ondoren bertan jotzeko eszenatoki aproposa gelditu zen, ez handiegia ez txikiegia.
Gainera, zorionez hiru taldeetan konfigurazio sonoro beretxua genueukan… kitarrak, teklatua bateria… beraz alde horretatik erosoagoa zen gauzak antolatzea.
Konfigurazio horren barruan, Aizpearen anpli berria sartzen zen ๐ Anpeg pantaila eta Hartke buruarekin… izugarri ondo eta potente sonatzen zuen!!
Beste elementu berri bat Unairen eszenako pianoa izan zen. Honek ere asko aportatu zion taldearen soinuari eta sentzazio berrien mundu bat ireki zuen.
(Argazkian Kra aulkian jesarrita Tantras-en froga ikusten)
Instalazioa burutu ondoren, musikari eta teknikariak, gaztetxekoek antolatutako afarira igo ginen eta bertan egon ginen lasai lasai ordua heldu zitzaigunerarte.
Hamaikak aldera edo, Xau-kooi tokatzen zitzaigun. Mentalizatu, urduritasuna atera, eta “Let’s go!!”
Eszenatokian sentzazio arraro xamarra zegoen. Gu ondo ikusten ginen baina eszenatokiaren ertzetik haruntza ez zen EZER ere ikusten. Ematen zuen hutsaren aurrean jotzen ari ginela! … eta gainera kriston barulloa sortzen ari ginelez ez genuen ezta ere ezer entzuten…
Noizean behin mugikorreko pantailaren bat edo metxeroren bat iluntasun hartan mugitzean toki hartan benetan jendea zegola konproba genezakeen ๐
Bestalde, Julen-ek zergatik bateriajoleek askotan kamiseta gabe eta bentilagailuekin bukatzen duten ulertu zuen… Bero nahiko egiten zuen tokian, hare gehiago tarima huraren gainean.
Soinu aldetik kontzertua nahiko ondo joan zen… monitoreak, ekipo potentea… gustura sentitzeko bezala… seguruenik horrek bere influentzia izan zuen kontzertua nahiko klabatuta ateratzeko.
Kontzertua bukatzean, eszenatokitik jeitsi ginenean, bertan benetan jendea zegoela konprobatu genuen (eta asko gainera…) eta jarraian Tantras-i pasatu genion lekukoa.
