Mamarratxa Sorgina

Written by

in

Kaixo guztioi!
Beno… hau aspaldiko kontua da, baina Xau-kook ere Donostiko musikarion egoera salatu nahi dugu.
Duela gutxirarte, gure egiako lokala beste talde batzuekin konpartitzen dugula eta, ezin genuen nahi genituen asteko egun guztietan entsaiatzera joan, eta irtenbide bat bilatzen hasi ginen. Azkenean, irtenbiderik egokiena (eta ia bakarra), Egiako musika eskolara joatea izan zen eta garai batez bertan entsaiatu izan genuen astelehenetan eta batzutan asteko besten egunen batetan ere. Hala ere, denbora gutxira, berriz ere, trabak aurkitu genituen bertako lehiatilan egoten den emakumearen partetik, beno, izatez bi dira, baina uste dugu emakume (sorgin) bera dela, kareta batekin, eta guk Mamarratxa deitzen diogu, MAMARRATXA SORGINA.

Izan ere, gure sorgin agurgarriak, joaten ginen egun bakoitzean arau berriak “asmatzen” zituen eta momentu batean ezin izan genuen egoera hura gehiago jasan. Bere azken asmakizunenetako bat, ordutegiarena izan zen, zeinaren arabera, gure sorgin zoragarriari oraintzeko dirutza ematen diguten lanpostuak utzi beharko genituzke entsaiatu ahal izateko. Zeinen buruan sartzen da, musika talde batek gozeiko 11etan edo arratsaldeko 16etan entsaiatzera joatea? non/noiz egin beharko genuke lan berari ordaintzeko? Egiako tunelean? politikarien ordutegia?
Zer uste dute Mamarratxak, musika eskolakoek eta Donostiko udaletxekoek? musika jotzea, super aberantzen eta umeen eskubidea baino ez dela?

Gure taldean musika eskola horretan musikazko karrerak atera ditzutenak ditugu, eta horren arabera norbaitek esan lezake “begira! Donostiko udaletxeak kulturarengatik apustua egiten du!“… baina zelako apostua…
…zein da herri bateko benetako kultura egiten duena? etorkizun batean zerbait egiteko posibilitatea izateko esperantzarekin ikasten duenak ala juxtu momentu honetan benetan produzitzen ari dena?

Mamarratxa eta kulturako gainontzekoentzako mezua: Donostia ez da bakarrik entxufatutako super aberatsentzako. Zuek musikariei bizkarra ematen badiezue, ez harritu egunen baten beste “La Oreja de Van Gogh” bezalako talderen bat ateratzen bada eta bizkarra ematen badizue. Edozein gaztetxeko dozena erdi gaztek zuek baino kudeaketa hobeagoa egiten dute, zuek boligrafoetarako daukazuen aurrekontuarekin.

Beno, eta Mamarratxa gure sorgin faboritua delez, nola ez, abesti dibertigarri bat egin diogu. Dagoeneko zuzenean jotzen ari gara eta espero dugu laister grabatzea eta zuokin guztiokin dohain konpartitzea (baita Mamarratxa eta kulturakoekin ere, zeren Xau, Donostiko kultura ez bezala, guztiontzat da).

Xau