2008-ko Martxoaren lehenengoan gure bigarren kontzertua eskeini genuen. Kasu honetan Itziarren izan zen, bertako urteroko gazte eguneko ekintzen barruan.
Kontzertu hau erronka handi bat suposatu zuen guretzat, zeren Xau-ren lehenengo eszenatoki handiko kontzertua zen eta horrek gauza berri asko zekartzan…
… Jende gehiago, entzulego berria, metro karratu asko, soinu irteera potentea, monitoreak… Julen-ek kuriositatea zeukan bateria sonorizatu bat sentitzearren eta soinu froga ondoren oso gustura gelditu zen.
Hala ere, ez zen Julen izan bere bateria berriaren potentzial akustikoaz harritu zen bakarra, eta soinu frogaren bukaeran txaloak jazo zituen eta guzti!
Itziar txikitxoa ematen zuen, baina egun hartan jende nahiko zegoen eta azkenean giro polita sortu zen. Gainera, oraindik ezagutzen ez dugun arrazoiren batengatik, jendea pirataz mozorrotuta zegoen eta horrek aukera bikaina eman zigun gure Donostiko jai herrikoien aldeko “Izan Pirata” abestia aurkezteko ๐
(norbaitek baldin badaki zergatik denak piratez mozorrotuta zeuden, idatz dezala komentarioren bat azpian).
Gurekin batera “Despervicio” eta “Rasta sin pasta” punk taldeak ere egon ziren, gure kontzertu “lasaitxoaren” ondoren giroa berotzeko.
Gure youtube eta euskaltubeko txokoetan kontzertu honetako bideo pare bat daude. Hemen bat jartzen dizuegu.
