Xau-ren Bloga

  • Kontzertuak: Usurbil 2008/04/12

    Aurreko gauean Anoetan jo ondoren, larunbat goiza iritsi zen eta nahiz ta neka neka eginda egon, hor joan ginen kalloa ematera gure hurrengoko kontzertura.

    12-ak aldera edo, heldu ginen Usurbilera eta zerbait hartu ondoren eszenatokiaren bila hasi ginen.
    Gure sorpresa, eszenatokia non “zegoen” jakin genuenean izan zen, edo hobe esanda… non ez zegoen!! … izatez udaletxearen aurrean jo behar genuen, baina bertan ez zegoen ezer, edo bai… justu eskontza bat zegoen, eta han zeuden ezkongaiak eta gonbidatuak arroza botatzen…

    Tira… pixka bat geroago, asuntua despejatu zenean, trasteak atera genituen eta dena montatu genuen Udaletxeko eskaileren gainean.
    Kuriosoa iruditu zitzaigun… hasieran, kale gorrian jo behar genueneko sentsazioa geneukan, baina dena montatu genuenean dagoneko tokiak eszenatokiaren feeling-a ematen hasi zen.

    Oraingo honetan, eszenatokia nolabait oso handia ematen zuen eta toki piiillo bat genuekan. Hasieran, soinu ekipoa flojoegia zela pentsatu genuen, baina behin jotzen hasita soinuaren kalitatea nahiko ona izan zen.

    Gurekin batera berriz ere Despervicio eta beste talde bat egon ziren.
    Jende aldetik nahiko ondo. Kontzertua, Usurbileko antzerki topaketaren ekintzen barruan anolatuta zegoen, eguerdia aldera, antzerki eta antzerki artean, beraz jende asko bazkaltzen egongo zen, baina hala ere han egon ziren, besteak beste, gure taldeen jarraitzaile inkondizionalak eta bertatik pasatzen ziren beste hain bat gazte eta ez hain gazte.

    Arratsalde horretan, kontzertu horren ondoren, teorikoki Donostiko Atabal tabernan jo behar genuen, baina tabernako asuntuak zirela eta kontzertua bertan behera gelditu zen, gure donostiko jarraitzaileentzako penarako … baina gure gorputz hipermusikalizatuen mesederako ๐Ÿ™‚

    Kontzertu hau, aurrekontu oso txikiarekin giro majoa sortu daitekeeneko froga garbia izan zen.

    Xau taldea “Izan Pirata” abestia jotzen
  • Kontzertuak: Anoeta 2008/04/11

    Apirilak hamaikan, Anoeta aldera jo genuen. Hasieran beti bezala pixkat galduta ibili arren, azkenean Anoetako gaztetxea aurkitu genuen. Sekulako tokia!! Kontzertua emateko perfektua, eszenatoki nahiko ona eta soinu eta soinu teknikari paregabeak!
    Antolakuntza aldetik ere izugarri ondo portatu ziren. Denbora guztian gure gainean egon ziren, soinuarekin mirariak egin zituzten dena ondo sonatu zitzaigunerarte… Aimar eta besteak gaztetxoak izan arren izugarrizko potentziala daukate. Ea nork aurkitzen zituen adin horretako soinu teknikariak horren besteko kalloarekin.

    … afari goxoa ere…
    Argazkian Anoetako Gaztetxekoekin eta gurekin batera jo zuten Garabi taldekoekin afaltzen agertzen gara.

    Garabikoek ia eszenatokian sartzen ez zen pantaia biko izugarrizko baxuzko anpli pepino bat utzi behar ziguten, baina azkenean elektronikaren misterioak direla eta ezin izan genuen funtzionarazi egin.

    Gure kontzertua nahiko ondo joan zen. Hala ere Julen-ek katarroa zeukan eta ez zen nahi bezain ondo pasatu.
    Ondoren Garabiren kontzertua etorri zen. Hauek bai ondo moldatu zirela… eta bertan egon ginen euren kontzertu bukaerararte.

    Zoritzarrez ez zen jende gehiegirik gerturatu… Anoeta herri txikitxoa da, eguraldi txarra zegoen eta hurrengo egunean goizean mendi martxaren bat edo zerbait zegoen eta guztiak deskantsatzera joan omen ziren. Baina tira, hala ere jende nahiko egon zen, eta gainera egon zirenak izugarri animatuta egon ziren, denbora guztian dantzatzen eta behar bezala erantzuten.

    Azkenean, sorpresa bat jazo genuen. Kontzertuetan askotan gertatu da, toki batera jotzera joatea, diru kopuru bat adostea eta azkenean taldeak ezer ez jazotzea… baina kasu honetan, diru asuntuetaz ezer hitz egin ez arren, eta sarrera ez kobratzea erabaki arren, kontzertu bukaeran gaztetxekoek kontzertuak suposatu zizkigun gastuak kubritzeko ordaindu ziguten!!

    Milla esker Anoetako Gaztetxea!! … zenbat erakunde haundik ikasi beharko lukete zuengandik…

  • Kontzertuak: Itziar 2008/03/01

    2008-ko Martxoaren lehenengoan gure bigarren kontzertua eskeini genuen. Kasu honetan Itziarren izan zen, bertako urteroko gazte eguneko ekintzen barruan.
    Kontzertu hau erronka handi bat suposatu zuen guretzat, zeren Xau-ren lehenengo eszenatoki handiko kontzertua zen eta horrek gauza berri asko zekartzan…

    … Jende gehiago, entzulego berria, metro karratu asko, soinu irteera potentea, monitoreak… Julen-ek kuriositatea zeukan bateria sonorizatu bat sentitzearren eta soinu froga ondoren oso gustura gelditu zen.
    Hala ere, ez zen Julen izan bere bateria berriaren potentzial akustikoaz harritu zen bakarra, eta soinu frogaren bukaeran txaloak jazo zituen eta guzti!

    Itziar txikitxoa ematen zuen, baina egun hartan jende nahiko zegoen eta azkenean giro polita sortu zen. Gainera, oraindik ezagutzen ez dugun arrazoiren batengatik, jendea pirataz mozorrotuta zegoen eta horrek aukera bikaina eman zigun gure Donostiko jai herrikoien aldeko “Izan Pirata” abestia aurkezteko ๐Ÿ™‚
    (norbaitek baldin badaki zergatik denak piratez mozorrotuta zeuden, idatz dezala komentarioren bat azpian).

    Gurekin batera “Despervicio” eta “Rasta sin pasta” punk taldeak ere egon ziren, gure kontzertu “lasaitxoaren” ondoren giroa berotzeko.

    Gure youtube eta euskaltubeko txokoetan kontzertu honetako bideo pare bat daude. Hemen bat jartzen dizuegu.

  • Kontzertuak: Leize Gorria 2008/01/26

    Gure blogari aktibitate pixka bat gehiago ematearren pentsatu dugu gure kontzertuen txosten txikiak egingo dizkizuegula, eta hemen doa lehen txostena, 2008-ko urtarrilean Donostiko Leize Gorria tabernan eman genuena.
    Kontzertu hau gure lehen kontzertua izan zen Xau bezala eta ondorioz pixka bat urduri egon ginen denok.
    Tokia oso ondo dago, Donostiko bihotzean kontxatik metro gutxitara. Taberna, goikaldean txikia eta xumea ematen du, baina benetako giroa azpiko pisuan iskutatuta dago, izan ere taberna honetako musika ekintzak gehien bat azpiko pisuan egiten dira. Gure kontzertua larunbat batean izan zen baina astean zehar, ia egunero jam session irekiak eta kontzertuak antolatzen dituzte.
    Teknika aldetik oso ondo egon zen. Tabernan bertan behar den guztia daukate dagoeneko, beraz eskuak poltsikoetan eramanda joan zaitezke kontzertua ematera. Ahots ekipo nahiko dexentea, mikroak, kitarra eta baxurako anpliak, bateria, … eta eskatu ezkero, behar izan dezakezun beste edozer ere aurkitu daiteke… kitarra ezberdinak, baxuak, teklatuak, kontrabaxu bat (bai bai.. kontrabaxu bat ere…) …
    Hala ere, gure kasuan, gure gauza “intimoenak” eraman gehituen: kitarrak, baxua, josebaren kitarraren anplia, Gontxasen efektuen pedalera, teklatua eta bateriarako kaja, platoak eta bonboko pedala.
    Tabernakoak nahiko adituak dira musika kontuetan eta asko lagundu ziguten dena jartzen eta aholkuak ematen.

    Kontzertua nahiko ondo atara zen gure lehen kontzertua zela kontutan hartuta. Jende kopurua egokia zen, ez gehiegi ez gutxiegi (guztira 50 bat?), giro aproposa sortzeko bezalakoa.
    Jendeak nahiko erantzun zuen eta giro nahiko sortzea lortu genuen. Egia da ere, horietako askok gure ezagunak zirela, baina hala ere beste hainbatek ez zuen inolako erlaziorik taldeko inorekin.
    Giro horren lekukoetako bat, gure lagun Soraya izan zen, momentua hurrengo argazkiaren bidez plasmatu zuena.


    Kontzertu dexentea, etxean bertan, etxeko jendearekin…

  • Musika Askea (Creative Commons)

    Edozein artistaren bizitzan momentu bat heltzen da zeinetan egindako lanaren zabalketaren inguruko hausnarketa bat egin behar den.
    Artista gehienek kapitalismoak inposaturiko “Copyright” (ยฎ) izeneko lizentziara jotzen dute. Copyright-a edo “ยฎ”-a, egile bati bere eginkizunaren gaineko eskubide guztiak ematen dizkio eta ondorioz kontsumitzaileak ez du produktuarekin ia ezer egiteko askatasunik. Copyright lizentzia, teorikoki, egileen eskubideak bermatzearen alde egin zen.

    Orain suposa dezagun “artistak” garela, edo gure kasuan bezala, zehazki musikariak, eta gure musika, bihotzetik ateratzen zaigun zerbait dela eta ondorioz, ahalik eta jende gehienarekin konpartitzeko nahia dugula. Ondorioz gure diska (maketa, demoa, edo dena delakoa) jendari pasatuz, interneten jarriz… difunditzen dugula, jende guztiak entzun dezan eta geure musikarekin nahi dutena egin dezaten.
    Honarte dena ondo.

    Orain suposa dezagun lotsagaberen bat datorrela eta bapatean gure diska jeitsi eta berak egin duela esaten hasten dela, eta hare gehiago, gure diska Copyright-aren lizentziapean argitaratzen duela eta azkenean guk grabatu dugun diskarengatik kobratu nahi gaituela.
    Izugarrizko bidegabekeria, ezta?

    Beno, ba kasu hori eta beste batzuk saihesteko, Creative Commons (CC) lizentzia dago, zeinaren arabera musika inolako mugarik gabe eta nahi den bezala difunditu daitekeen, baina aldi berean egilearen funtzezko eskubideak ziurtatzen diren, hau da, adibidez egunen baten ez gaitzatela kobratu guk sortu dugun abesti bat jotzeagatik edo entzuteagatik.

    Creative Commons lizentzia ezberdinak daude, baina Xau-n estandarrenetako bat aukeratu dugu, zeinaren arabera:
    Nahi bezain beste entzun, kopiatu, iragarri dezakezu, baina bakarrik ondorengo hiru baldintza sentzudunak errespetatuz:

    1. Aipamena: hau da, gure abestiak erabiltzen badituzue, tokiren batean (nahiz ta letra txikitxoetan) abesti originala Xau-rena dela haipatu behar da.
    2. Erabilpen ez komertziala: hau da, inor ezin da forratu gure lanarekin
    3. Redistribuzioa CC-pean: hau da, beste talderen batek gure abestiren bat bertsionatzen badu, Creative Commons lizentziapean argitaratu beharko du ere (edo gutxienez ez Copyright bezala).

    Ba tira… hiru balditzatxo horiek errespetatuz edonork disfrutatu dezake musika libreaz inolako arazorik gabe, eta diska bat gustatzen bazaizu, ba kopiatu egiezu zure lagunei, edo pasatu egiezu “emule”-z edo dena delakoa.

    Emule-ren bidez gure diska jeisten ari bazarete eta norbaitek hori artistei lapurtzea dela esaten badizue, esaiozue Xau-koek baimena eman diduetela eta arazorik baldin badute gurekin kontaktatu dezatela ๐Ÿ˜‰

    Eta norbaitek SGAE-ren “Canon Digital”-ari buruz hitz egiten duenean, egin ez duzun delitu batengatik zigortzen ari zaituztela esan ahalko duzu lasai lasai.

    Musika librearen munduan pixka bat gehiago murgildu nahi ezkero, badago interneteko txoko bat zeinetan millaka abesti libre jeitsi daitezkeen, toki honek Jamendo izena du, eta bertan mundu guztiko eta estilo guztietako taldeak aurkitzeaz gain, egunero euskal talde gehiago eta gehiago sartzen ari dira ere, adibidez: Xau (gure taldea ๐Ÿ˜‰ ), SKT, Garabi, Nun … eta beste asko.

    Badago ere euskal txoko bat musika askearekin konpromezua duena www.mundurat.net helbidean.
    Gure web-a ostalari horretan daukagu ๐Ÿ™‚ …

  • Mamarratxa Sorgina

    Kaixo guztioi!
    Beno… hau aspaldiko kontua da, baina Xau-kook ere Donostiko musikarion egoera salatu nahi dugu.
    Duela gutxirarte, gure egiako lokala beste talde batzuekin konpartitzen dugula eta, ezin genuen nahi genituen asteko egun guztietan entsaiatzera joan, eta irtenbide bat bilatzen hasi ginen. Azkenean, irtenbiderik egokiena (eta ia bakarra), Egiako musika eskolara joatea izan zen eta garai batez bertan entsaiatu izan genuen astelehenetan eta batzutan asteko besten egunen batetan ere. Hala ere, denbora gutxira, berriz ere, trabak aurkitu genituen bertako lehiatilan egoten den emakumearen partetik, beno, izatez bi dira, baina uste dugu emakume (sorgin) bera dela, kareta batekin, eta guk Mamarratxa deitzen diogu, MAMARRATXA SORGINA.

    Izan ere, gure sorgin agurgarriak, joaten ginen egun bakoitzean arau berriak “asmatzen” zituen eta momentu batean ezin izan genuen egoera hura gehiago jasan. Bere azken asmakizunenetako bat, ordutegiarena izan zen, zeinaren arabera, gure sorgin zoragarriari oraintzeko dirutza ematen diguten lanpostuak utzi beharko genituzke entsaiatu ahal izateko. Zeinen buruan sartzen da, musika talde batek gozeiko 11etan edo arratsaldeko 16etan entsaiatzera joatea? non/noiz egin beharko genuke lan berari ordaintzeko? Egiako tunelean? politikarien ordutegia?
    Zer uste dute Mamarratxak, musika eskolakoek eta Donostiko udaletxekoek? musika jotzea, super aberantzen eta umeen eskubidea baino ez dela?

    Gure taldean musika eskola horretan musikazko karrerak atera ditzutenak ditugu, eta horren arabera norbaitek esan lezake “begira! Donostiko udaletxeak kulturarengatik apustua egiten du!“… baina zelako apostua…
    …zein da herri bateko benetako kultura egiten duena? etorkizun batean zerbait egiteko posibilitatea izateko esperantzarekin ikasten duenak ala juxtu momentu honetan benetan produzitzen ari dena?

    Mamarratxa eta kulturako gainontzekoentzako mezua: Donostia ez da bakarrik entxufatutako super aberatsentzako. Zuek musikariei bizkarra ematen badiezue, ez harritu egunen baten beste “La Oreja de Van Gogh” bezalako talderen bat ateratzen bada eta bizkarra ematen badizue. Edozein gaztetxeko dozena erdi gaztek zuek baino kudeaketa hobeagoa egiten dute, zuek boligrafoetarako daukazuen aurrekontuarekin.

    Beno, eta Mamarratxa gure sorgin faboritua delez, nola ez, abesti dibertigarri bat egin diogu. Dagoeneko zuzenean jotzen ari gara eta espero dugu laister grabatzea eta zuokin guztiokin dohain konpartitzea (baita Mamarratxa eta kulturakoekin ere, zeren Xau, Donostiko kultura ez bezala, guztiontzat da).

    Xau

  • Gure Blog-a estreinatzen…

    Kaixo guztioi!
    Ba tira… “Xau Atmosfera” Xau-ren kontzertuetan (eta entsaio batzuetan) baino ezin daitekeelez sentitu, zuen zentzuetara ahalik eta estimulo gehien heldu araztearren, hemen dago XAU-ren BLOGA!!
    Suposatzen dugula benetako Blogger-ak bezain beste posteatuko, baina tira… berriak eta horrela badauzkagu, ba asuntu honetan idaztea askoz erosoagoa da web horrian edo myspace-an baino.
    Beno… ba hori.
    Laister arte!!

  • Gure Blog-a estreinatzen…

    Kaixo guztioi!
    Ba tira… “Xau Atmosfera” Xau-ren kontzertuetan (eta entsaio batzuetan) baino ezin daitekeelez sentitu, zuen zentzuetara ahalik eta estimulo gehien heldu araztearren, hemen dago XAU-ren BLOGA!!
    Suposatzen dugula benetako Blogger-ak bezain beste posteatuko, baina tira… berriak eta horrela badauzkagu, ba asuntu honetan idaztea askoz erosoagoa da web horrian edo myspace-an baino.
    Beno… ba hori.
    Laister arte!!